XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduantxe izan ziran an kontuak!.

Antxe amaitu ziran barre-txikiak.

Bata txixalarri, bestea makur-larri; baña oso gutxi urregarri.

Al ebanak, gutxiago ez izatearren, laga eban ontzakua; geienak buru-makur aldendu ziran.

Mendexa'ko alkatia barriz, odol-berritu bat lez joan zan errira, etxekandreak, bere ontzakoa gorde ondoren emon eutsozan lau ontzakoegaz.

- Entzixu Pedrotxu dirautso emazteak senarrai, zure adiskide Juantxu'k ¡arek bai esaten dautsozala gauz politak andratxoari!: Neure biotxeko udari urtsua, Neure begietako marrubia, Neure zorioneko mertxika ta alako ainbat itz entzungarri, kilikagarri.

¡Zuk eztakizu alakorik esaten!.

- Bai baña... Juantxu, igali saltzallea, fruterua dozu.

Orregaitik, ezta arritzeko, ark, bere bizibideko esakeratxoak erabiltea.

Ni barriz, osakai saltzallea izanik, botikarioa nazalarik, zer erabili daiket droga orreikin?.

Zer atara daiket naste ortatik?.

- Zure bizibideko gaiekaz be esan daitekez gauza politak - erantzun eutson emazteak -.

Esaterako: Nere jarabea, Nere aspirinea, Nere kokainatxua ta abar.

Gai orreikin azaldu daikezu, zure leungarria nazala; zeure buruko-miñak kentzen dautzudazala; zeure zoramena nazala....

- Tiira ba!.

Aleginduko naz emetik aurrera, zerbait alako esaten ene Esteetako bigungarri orri.